domingo, 8 de marzo de 2015
Barria Eco-School
Barria Eco-School proiektu bat da Ingelesa
ikasteko. Eskolako 2ªmailako haurrak joaten dira egun batzuk pasatzera 2
monitore euskaldunekin eta 4 monitore Ingelesekin. Barnetegi bat da eta Alaban dago, Barrian.
Otsailaren 23an joan ginen San Viatorreko 2ºB
eta 2ºC. Barrian egun guztian ingelesez hitz egin behar genuen,aktibitateak
egiten genituen egun guztian. Hiru taldetan banatuta geunden: Holm Oak, Oak,
Beech. Gure talde Holm Oak ginen eta filma batzuk grabatu genituen taldean. 5
egunean zehar joko bat egin genuen , hilketa jokoa eta irabazi egin nuen,
Oihanek ere bai. Beste egun batean mendira joan ginen eta ur-jauzi bat ikusi
genuen.
Oso ondo pasa dut Barrian. Gehien gustatu
zaidana izan dira denbora libreak eta dantzak.Aktibitateak oso ondo egon ziren
bizpahiru izan ezik. Janaria ona zegoen baina ez zuten ematen kantitate asko.
Monitoreak oso jatorrak ziren eta oso dibertigarriak. Baina gauean gure
irakaslea beti logela zaintzen zegoen eta ezin genuen hitz egin.
Asko gustatu zait eta berriz joango
nintzen, klasea galtzen dugulako. Animatzen dut beste eskolei joateko oso ondo
dagoelako.
lunes, 2 de marzo de 2015
Teknologia, mugikorrak
Jendeak, orduak eta orduak aritzen dira
mobilarekin, jendea teknologia honekin denbora asko galtzen ari dira. Duela 50
urte, mugikorrak ez zituzten erabili, eta beti lagunekin zebilen, baina orain hau aldatzen ari da.
Horren lekuko dugu, lanetan. Duela 50 urte, teknologia ez zegoenez hain
garatuta, jendeak kalean edo dendetan lan egiten zuten. Orain jende asko orduak
eta orduak lan egiten dute pantaila baten aurrean, hitz egin gabe. Nerabeak,
duela 50 urte, kalean egoten ziren beti jokoetan jolasten, leku batetik
bestera, baina orain guztiak mugikorrarekin aritzen dira beti.
Juan
Anttonek esaten duen bezala, teknologia aldatzen ari gaitu. Gauzak aldatzen ari
dira, baina txarrerako. Pertsona batzuk itsu geratzen ari dira pantailen
aurrean daudelako.
Beraz, teknologia ez dugu behar gure denbora librean edo lanean. Etxean
mugikorrak, telebista eta ordenagailuak asko jota ordu bat erabili behar dugu
eta lanean sozializatu behar dugu.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
