domingo, 8 de marzo de 2015

      Barria Eco-School


     Barria Eco-School proiektu bat da Ingelesa ikasteko. Eskolako 2ªmailako haurrak joaten dira egun batzuk pasatzera 2 monitore euskaldunekin eta 4 monitore Ingelesekin. Barnetegi  bat da eta Alaban dago, Barrian.
    
     Otsailaren 23an joan ginen San Viatorreko 2ºB eta 2ºC. Barrian egun guztian ingelesez hitz egin behar genuen,aktibitateak egiten genituen egun guztian. Hiru taldetan banatuta geunden: Holm Oak, Oak, Beech. Gure talde Holm Oak ginen eta filma batzuk grabatu genituen taldean. 5 egunean zehar joko bat egin genuen , hilketa jokoa eta irabazi egin nuen, Oihanek ere bai. Beste egun batean mendira joan ginen eta ur-jauzi bat ikusi genuen.
    
     Oso ondo pasa dut Barrian. Gehien gustatu zaidana izan dira denbora libreak eta dantzak.Aktibitateak oso ondo egon ziren bizpahiru izan ezik. Janaria ona zegoen baina ez zuten ematen kantitate asko. Monitoreak oso jatorrak ziren eta oso dibertigarriak. Baina gauean gure irakaslea beti logela zaintzen zegoen eta ezin genuen hitz egin.

     
     Asko gustatu zait eta berriz joango nintzen, klasea galtzen dugulako. Animatzen dut beste eskolei joateko oso ondo dagoelako.

1 comentario: